XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Joaneran, Urretxun jokatutakoan, etxekoak aurreratu ziren 2-1.

Itzulerako partidu infantil eta jubeniletan, Anoetako Alkartasunan, Beotibar obratan egoki, Tolosak berdindu eta aurretik jarri zen, Urretxuko pilotarien erretiratzea medio, markagailuak Tolosaren aldeko 12-4 seinalatzen zuela.

Gohierri Kirol-Elkarteak errekurtsoa aurkeztu zuen Lehiaketa-Batzordearen aitzinean kanporaketa hori zela eta, bere pilotarien abandonua esplikatuz, erdiko-epailearen ekiera partzialaren eraginez gertatu zen, gure jokalarien kaltetan ihardun bait zuen nabarmen.

Helduen jokaldia amaitugabea zen eta Lehiaketa-Batzordeak bidegabekotzat eman zuen Urretxuko pilotarien jokaera, edozein epaileren erabakia, arauen arabera, atzeraezina baita, kanporaketa Tolosaren aldeko erabakitzen da.

Hernani eta Zaldibiaren arteko lehian, lehenbizikoen infantil eta jubenilek erabaki zuten semifinalista, joanerako eta itzulerako garaipenez.

Zaldibiakoek bi punto besterik ez zuten lortu ahal izan, Elosegi-Arrese seniorrei esker, Sukia-Arreseri, 22-14 joaneran eta 22-18 itzuleran irabaziz.

Samurragoa izan zen Azkoitiarentzat, joaneran jadanik 3-0 zabala lortu bait zuen.

Itzuleran beste bi punto lortu zituen eta Elgoibarrek, berriz, helduenetakoa besterik ez zuen lortu, 22-18 Txurruka eta Mendikuteren eskutik.

Tolosak, ezker izkinean, Ibargarai, Zelaia eta Catillorekin Arrasateko atzekaldea indartu zuen.